Elorrioko alde zaharrean abiadura handiko interneta jartzeko tramiteak bizkortzeko eskatu dio EAJk gobernu taldeari

Anboto 2020ko aza. 26a, 19:00

EAJk mozioa aurkeztu du Elorrioko Udalean. 

Elorrioko EAJk abiadura handiko interneta jartzeko eskatu dio gobernu taldeari. "Covid19ak denon bizitzeko erak aldatu ditu. Eta argi gelditu da Elorrioko gabezietako bat internet zerbitzua dela. Herritar guztiek ez dute kalitatezko interneta", esan dute jeltzaleek. Hori ahalik eta arinen konpontzeko asmoz, Elorrioko EAJk mozio bat aurkeztu du udalean, Alde Zaharra 'zona zuri' lez kalifikatzeko asmoz. "Hori derrigorrezkoa da operadoreek kalitatezko interneta jar dezaten", esan dute oposizioko kideek. 

"Hau ezin daiteke gehiago luzatu. Beharrezkoa da udalak erabakiak hartzea eta operadoreek abiadura handiko interneta jartzeko konpromisoa hartzea", bukatu du Mikel Arruabarrena EAJko bozeramaileak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!