7,8 milioi euroko aurrekontu proposamena aurkeztu du Elorrioko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko aza. 26a, 12:23

Gobernu Taldeak aurrekontu proposamena aurkeztu du. Hauek hurrengo osoko bilkuran onartu beharko dira. 

Atzo arratsaldean Elorrioko Udalako gobernu taldeak 2021erako aurrekontu proposamena aurkeztu zuen Ogasun Batzordean. "Kontuan hartuta datorren urteari begira udalaren kutxek 1.288.000 euro gutxiago jasoko dituela, hau da, %14,11ko murrizketa izango dugula,  7.838.634 milioi euroko aurrekontua aurkeztu dugu", azaldu dute gobernu taldekoek prentsa ohar bidez. 

Oharrean azaldu dutenez, aldaketa esanguratsuena inbertsioen kapituluan dago, ohiko gastua ez den gastu oro murriztuko baitute. "Horrek ez du esan gura ez dugunik inolako proiekturik gauzatuko. Urteak aurrera egin ahala, egoerak horretarako aukera ematen badu, gerakinekin inbestioak egingo ditugu. Une honetan gure lehentasun bakarra pertsonen ongizatea da", azaldu du Idoia Buruaga alkateak. 

Ildo horretatik, tokiko elkarteentzako diru-laguntzekin eta bestelako laguntza guztiekin jarraituko da, eta gizarte-arlora zuzendutako kopurua % 56 igoko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!