Garbigune mugikorra barikura bitartean Elorrion

Anboto 2020ko aza. 25a, 12:27

Hondakinen Prebentzioaren Europako Astearekin batera Elorrion garbigune mugikorra jarri dute. Azaroaren 27ra bitartean baserri itxurako Garbigune Mugikorra kiroldegiko aparkalekuan dago.

Hori horrela, elorriarrek etxeko tresna elektriko txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko olioa (ontzi itxitan), sakelako telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak eta kasetteak eta erradiografiak bertan uzteko aukera daukate.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!