Behargin batek lan-istripua izan du Elorrion, eskailera batetik behera jausita

Ekaitz Herrera 2020ko aza. 23a, 10:28

Segurtasun Saileko iturrien arabera lan-istripua da gertatutakoa.

Segurtasun Saileko iturriek azaldu dutenez, lan-istripua izan da gaur goizean Elorrion. Behargin bat eskailera batetik behera jausi da teilatu bat konpontzeko lanetan. Urkizuaran kalean gertatu da istripua. Aipatutako iturrien arabera, "bi metroko altueratik" jausi da behargina. Momentuz ez dute datu gehiago jakinarazi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!