Elorrioko Udala indarkeria matxistaren aurka agertuko da beste urte batez

Anboto 2020ko aza. 18a, 12:16
Artxiboko irudia

Elorrioko Udalak herritarrie antolatu dituzten jardueretan parte hartzeko eta mugimendu feministak azaroaren 25a dela-eta deitzen dituen mobilizazioekin bat egiteko deia luzatu die elorriarrei.

Elorrioko Udalean ordezkaritza politikoa duten talde guztiek, urriaren 19an egindako osoko bilkuran aho batez onartu zuten Emakumeen Indarkeria Matxista Ezabatzeko Egunaren inguruko mozioa. Eta gainera, Elorrioko udalbatzak edozein motatako ekintza matxistak gaitzetsi egin dituzte, eta erabateko babesa eta laguntza eman diete indarkeria matxistaren biktima direnei eta biktima posible guztiei. 

EGITARAU

Azaroak 20 Beldur Barik sariak streaming bidez.

Azaroak 24, 18:30ean Kattalin Minez idazleak 'Moio' liburua aurkeztuko du (Telematiko)

Azaroak 25, 19:00etan elkarretaratzea plazan

Azaroak 26, 18:00etan autodefentsa tailerra (16 eta 26 urte bitarteko elorriaz gazteentzat)

Azaroaren 20, 23, 24 eta 25ean ipuin-kontalariak Elorrioko Liburutegian

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!