Bilboko Arte Ederren Museoko 40 lan ikusteko aukera egongo da erakusketa ibiltari honen bidez. Lan horietako 24k QR kodea izango dute. Ekimen honen helburua, Bilboko Arte Ederren Museoren bilduma bere aretoetatik ateratzea da, hortik erakusketaren izaera ibiltaria. "Publikoak pinakotekaren ondare komun aberatsaz gozatu ahalko du, eta bere garrantziaz jabetzeko aukera izango du, artearen historiako hainbat garai eta eskolatako artista handien obra nabarmenen bidez", azaldu dute bertako iturriek".