Kamioi baten eta furgoneta baten arteko istripua gertatu da Kanpazarren eta auto ilarak daude

Anboto 2020ko aza. 16a, 10:45

Istripuko irudia (@BomberosIurreta)

Errepidea irekita dago, baina trafikoa txandaka bideratzen ari dira eta emaria geldoa da.

10:00 inguruan kamioi baten eta furgoneta baten arteko istripua gertatu da N-636 errepidean, Kanpazarren. Ertzainak, larrialdi zerbitzukoak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Suhiltzaileek ibilgailuan harrapatuta geratutako pertsona bat ateratzen lagundu dute,  Bizkaiko Suhiltzaileek sare sozialetan informatu dutenez. Une honetan larrialdi zerbitzukoak ibilgailuetan zihoazenak artatzen ari dira. Momentuz, Ertzainek ez dute inor ospitalera eramana izan den abisurik.

Istripuaren ondorioz, errepidea itxita egon da hasieran Durangorako noranzkoan. Orain trafikoa txandaka bideratzen ari dira, baina emaria geldoa da eta kilometro eta erdiko auto ilarak daude, Ertzaintzako iturriek informatu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!