Bestalde, zapatuan blues doinuek hartuko dute Arriola. Estatuko bluesman-ik ospatsuenetariko bi igoko dira bertako agertokira, Tonky de la Peña eta Ñaco Goñi. De la Peña eta Goñi 1984an elkartu ziren lehenengoz, eta ordutik hona bizirik eutsi diote bluesaren garrari.
Emanaldi biak 19:00etan hasiko dira eta sarrerak hamar euroan erosi ahalko dira.