Elorrioko haurreskolako eraikinak eraberritzea behar duela dio udalak egindako diagnostikoak

Anboto 2020ko aza. 12a, 19:56

Elorrioko Udalak jakitera eman duenez, gobernu taldeak datorren urtean emango du proiektua idazteko agindua, eta epe ertainean lanekin hastea aurreikusten dutela azaldu dute. 

Elorrioko Herri Ikastetxeko Haurreskolako eraikina, eraikin zaharra dela kontutan hartuta iazko urrian Elorrioko Udalak eraikinaren inguruko diagnostiko bat egitea erabaki zuen. Azaroaren hasi ziren eraikina aztertzen eta hiru mailatako diagnostikoa egin dute
(arkitektonikoa, funtzionala eta estrategikoa). Gaur diagnostikoaren emaitzen berri eman dute eta eraikinak eraberritzea behar duela jakitera eman du Elorrioko Udalak.  

“Eraikina zaharra da eta denboraren poderioz gabezia funtzional eta arkitektoniko garrantzitsuak erakusten hasi da. Diagnostiko honen ondorioz, eraikinaren egoeraren ikuspegi osoa lortu dugu, eta gero eta hurbilago gaude Haurreskola berriaren proiektua errealitate bihurtzetik; orain, argazki osoa dugu, badakigu zeintzuk diren gauzatu behar ditugun jarduketak. Lehen pausoa eman dugu, eta datorren urtean ekingo diogu proiektua idazteari”, jakitera eman du Maria Herrero alkateordeak. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!