Ziortza Isasik eta bere selekziokideek, Espainiako errekorra ezarri dute taldekako jazarpen proban

Anboto 2020ko aza. 11a, 14:00
Ezkerretik hasita: Tania Calvo, Eukene Larrarte, Ziortza Isasi eta Laura Rodriguez, Bulgarian. (Argazkia: @RFECiclismo)

Bulgarian lehiatzen ari diren pistako Europako txapelketan lortu dute marka berria.

Ziortza Isasi elorriarrak, Tania Calvok, Eukene Larrartek eta Laura Rodriguezek osatu dute taldea. Lehenengo hirurak euskaldunak dira. Laurek elkarlanean, taldekako jazarpen probako Espainiako errekor berria ezarri dute Bulgariako Europako txapelketan. Gaur eguerdiko sailkapen fasean izan da eta proba bera laugarren tokian amaitu dute. Honako hau izan da denbora: 4.38.682. Orain bost urtetik indarrean zegoen denbora (4.39.182) segundo erdian hobetu dute.

Oraindik, dominak irabazteko aukerei eusten diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!