Eleizaldeko futbol zelaian eta kiroldegiko kantxan LED argiak jarriko dituzte

Maialen Zuazubiskar 2020ko aza. 10a, 13:22

Elizaldeko futbol zelaian eta udal kiroldegiko kantxan LED argiak jarriko dituzte. Lanek 33.880 euroko kostua izango dute eta 2021eko urtarril bukaerarako amaituta egon beharko dira. 

Udaletik azaldu dutenez, kiroldegiko kantxako eta futbol zelaiko argiak ordezkatuta argiztapena hobetu egingo da eta kostuak aurreztu egigo dira. "Lan hauek beharrezkoak dira. Argi hauekin argiztapen arazoak konponduko dira, eta, ahalik eta energia gehien aurrezten jarraituko dugu. Gainera, ingurumena gehiago errespetatzen duten eta errendimendu handiagoa emango duten argiak izango ditugu", adierazi du Dani Palacios kirol zinegotziak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!