Zaurgarritasunari aurre egiteko ez ohiko laguntzak emateko epea zabaldu du Elorrioko Udalak

Anboto 2020ko aza. 6a, 13:27

Eskariak aurkezteko epea abenduaren 30era arte egongo da zabalik. 

Elorrioko Udalak aparteko egoeretarako diru-laguntzak ematea onetsi du, gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei arreta emateko eta beraien garapena eta ongizatea bermatzeko. Udalak 10.000 euroko hasierako kreditua esleitu du 2020rako, eta jasotako eskarien arabera 200.000 eurora arte zabaldu ahal izango dela jakitera eman dute. Ekimen hau Elorrio Biziberritzen Planaren barruan kokatu du. Plan hori herriko udalean ordezkatuta dauden talde politiko guztien babesarekin onartu zen, eta udalerriak dituen erronkei erantzuteko tresna estrategikoa da

“Neurri hori pertsona zaugarrienekin, bizi dugun zalantzaz betetako egoera honetan batez ere, dugun konpromisoaren isla da”, adierazi du Idoia Buruaga Elorrioko alkateak. “Gainera, gure asmoa urtero horrelako laguntzak finkatzea eta bermatzea da, jakin badakigulako oso beharrezkoak izango direla; hau da, geratzeko datorren laguntza bat da ”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!