Azaroaren 6an, 17:00etan, antolatzaileek gaia proposatuko dute, eta parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte beraien proposamenak aurkezteko. Azaroaren 7an, 20:00etan laburmetraien emanaldiak hasiko dira. Emanaldien ostean sari banaketa egingo da. Guztira, 1.700 euro banatuko dituzte saritan.