Protagonista biek elkar ezagutzen dute lehenagotik, baina urteetan ez dute izan elkarren berri. Masku (Ane Gabarain) izeneko pertsonaiak misterioa gehituko dio euren bidaiako abenturari. Funtsean, maskulinitatea ulertzeko ikuspuntu desberdinak dira antzerkira ekarritako road movie honen ardatza.
Hirugarren lana
Mami Lebrun (2016) eta Lur (2018) lanak taularatu ondoren dakar Xake konpainiak Fadoak entzuten zituen gizona, bere hirugarren lana. Xake produkzioak orain dela bost urte jaio zen.