Elorriok duen intzidentzia maila altuari buruz berba egiteko bozeramailean bilera deitu du udalak

Anboto 2020ko urr. 22a, 14:00

Gobernu taldeak datorren aste hasieran egin gura du batzarra.

Elorrioko Udalak jakinarazi duenez, datorren asterako bozeramaileen bilera deituko du, Covid-19ak Elorrion duen intzidentzia maila altuari buruz berba egiteko. Udal arduradunek azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jartzen ahalegindu dira, baina ez dute lortu. "Horregatik udala informazio hori jasotzearen zain dago, eta Jaurlaritzak gaur arratsaldean egingo duen bilera amaitu arte itxarongo dugu. Horretan oinarrituta, oposizioarekin, elkarteekin eta
gizarte eragileekin bilduko gara”, adierazi du Idoia Buruaga alkateak.

Bestalde, baheketaren bat egitea beharrezko ikusten bada udal espazioak Osakidetzaren esku jartzen dituztela azaldu dute Elorrioko Udaleko kideek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!