Izena egunean bertan eman beharko da Iturri Kultur Etxean goizeko 9:00etatik 10:00etara. Margotzeko tresnak norberak eraman beharko ditu.
Egungo osasun-egoera dela eta, ohiko bazkaria bertan behera utzi behar izan da, eta sariak telematikoki banatuko dira. Epaimahaiak lehiaketa ebatzi eta berehala, aktaren kopia bat bidaliko zaie parte-hartzaile guztiei, posta elektronikoz eta/edo WhatsApp bidez.