Gaur egunean ere indarrean dagoen kontakizun historiko honek musika, umorea, melodrama erromantikoa eta tragedia uztartzen ditu. Aktoreek bederatzi pieza antzeztuko dituzte musikalean. Ainara Ortega, Itxaso Quintana, Nerea Gorriti, Ana Pimenta eta Ugaitz Alegria dira antzezlaneko aktoreak. Iñaki Salvador musikari ezaguna arduratu da musikaz. Juana de Ines de la Cruz arrebaren berbaldi original bi ere eskainiko dituzte. Ikuskizunean segurtasun neurriak kontuan hartuko dira.