Kirolarientzako diru-laguntzak eskatzeko epea hasi du Elorrioko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko urr. 15a, 13:28

Banakako lehiaketa ofizialetan parte hartzen duten Elorrioko kirolariak diruz lagunduko ditu udalak. 

Udaletik jakitera eman dutenez, ekimen honekin Elorrioko kirolariek goi mailako lehiaketetan presentzia izatea bultzatu gura dute, kirol egokituari arreta berezia eskainiz. Horretarako 3.000 euroko diru partida dute. 

Laguntza horiek eskatu gura dituzten pertsonek Elorrion erroldatuta egon behar dute, gutxienez 2 urteko antzinatasunarekin; dagokion kirol-federazioko lizentzia izan behar dute; eta banakako txapelketa ofizialetan parte hartu behar dute, 2020an, lurralde eremu hauetan: nazioartekoa, estatukoa eta autonomikoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!