'Hurrengoa zu izan zaitezke. Lan istripurik ez' lemapean elkarretaratzea deitu dute biharko Elorrion

Anboto 2020ko urr. 14a, 18:00

Sortu berri den Argi Gorriak taldeko kideek herritarrei elkarretaratzeagaz bat egiteko deia egin diete. Kontzentrazioa eguenean 19:00etan izango da, plazan. 

Euskal Herrian izandako lan istripuekin arduratu Elorrioko hainbat lagun batzen hasi dira. "Gero eta egoera prekarioagoan gabiltza guztiok. Hori dela eta, kezka laboral eta soziala dugun herritar batzuk batzen hasi gara, lan-egoera larriak argi gorriak direlako gure bizitzan", esan dute taldeko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!