Herriko bideak asfaltatu eta garbituko ditu Elorrioko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko urr. 9a, 08:30

Elorrioko hainbat kale asfaltatzeko eta sastrakak garbitzeko lanak hasiko dituzte urriaren 13an. 

Udalerriko landa inguruko auzoetako bide bazterrak garbitzeko eta sastrakak kentzeko lanak egiten hasiko dira Elorrion urriaren 13an. Lanak San Agustin auzoan hasi, eta mendebaldetik ekialdera auzo guztietara zabalduko dira. “Helburua pixkanaka herriko behar horiei erantzuna ematea da, eta, datozen egunetan hasiko dira asfaltatze-lan desberdinak herrigunean eta landa eremuan. Herria txukun mantentzeko helburu horren baitan, epe laburrean, herriko bankuak konpondu eta mantentzeko lanak ere lizitaziora atera nahi dugu”, azaldu du Idoia Buruaga alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!