Elorrioko Gozagunea martxan egongo da bihartik aurrera

Ekaitz Herrera 2020ko urr. 8a, 16:27

Gazteentzako gunea jarduerak modu seguruan gauzatzeko prest dagoela jakinarazi du Elorrioko Udalak

Konfinamenduaren ondoren gazteei zuzendutako aisialdi-alternatiibak murriztu direla eta, haien artean arrakastarik handiena duen programa berreskuratzea erabaki du Elorrioko Udalak. Gozagune zerbitzua bihar ipiniko dute martxan, 36 lagunentzako edukiera mugatuagaz. Horrez gainera, hiru hezitzaile ere egongo dira.

Udalak Gozagune barruko espazioa handitu du bertako topalekua erabilita. Dena den, jarduerak egiterako orduan lehentasuna emango die kanpo-jarduerei.. Elorrioko Udalaren esanetan, gunea guztiz egokitua dago "jarduera guztiak modu seguruan egiteko, segurtasuna eta urtean zehar egingo diren ekintza guztiak, segurtasun neurri guztiak
zorrotz betez.

Ordutegiak

Ostiralean, urriaren 9an, 17:00etatik 20:15era, Gozaguneak DBH 1-2ko ikasleak jasoko ditu; larunbatean, hilaren 10ean, 17:00etatik 20:15era, DBH 3-4koak; eta astea DBH 1-2ko ikasleekin amaituko du, 17:00etatik 18:30era.

Asteburu honetako saioak lehenengo hartu-emana izango direla azaldu du udalak. Datorren astetik aurrera egutegiak eta jarduerak zehaztuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!