Baserri batek su hartu du Elorrioko Lekeriketa auzoan

Anboto 2020ko urr. 8a, 08:13

Argazkia: Goiena

Sutea goizaldeko 4:30ean piztu da baserriko kortan. Ez dago zauriturik. Sutea zelan piztu den ikertzen dabil Ertzaintza. 

Elorrioko Lekeriketa auzoko baserri batean sutea piztu da goizaldeko 4:30ean. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, kortan piztu da sutea. Animalirik ez zegoen barruan. Larrialdi zerbitzuek emakume bat artatu behar izan dute, baina, ez du ospitaleratzeko beharrizanik izan. Sutea amatatuta dago uneotan. Ertzaintza garrak nola piztu diren ikertzen ari da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!