Elorrioko Udalak antolatutako umeentzako irakurketa lehiaketa martxan da

Maialen Zuazubiskar 2020ko urr. 7a, 13:06

Beste behin Elorrioko Udalak gaztean artean kultura bultzatzeko apustua egin du eta martxan jarri du umeentzako irakurketa lehiaketaren 26. edizioa. Lehiaketa abenduaren 3ra arte egongo da martxan eta bertan 18 urtetik beherako gazte elorriarrak parte hartu ahalko dute.

Udaletik azaldu dutenez, lehiaketan parte hartzen dutenek gutxienez bi liburu irakurri beharko dituzte, pertsonaren adin tarteari dagozkionak eta Liburutegiko katalogoan daudenak. Liburuaren gaia norberak aukeratu ahal izango du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!