Ibilaldirik egongo ez den arren, hainbat ekitaldi antolatu ditu datorren asterako Ikastolen Elkarteak

Maialen Zuazubiskar 2020ko urr. 7a, 09:59

Covid-19aren krisiaren ondorioz, Elorrion maiatzaren 31n egitekoa zen Ibilaldia urriaren 18ra atzeratu zuten hasiera batean. Abuztuaren 19an, berriz, 2020ko Ibilaldia bertan behera utzi behar izan dutela jakitera eman zuten Ikastolen elkarteko kideek. 

Hala ere, datorren asterako Ikastolen Elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, ekitaldiotara joateko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. 

- Urriak 12, 18:00etan umeentzako Gora Kasete! ikuskizuna (Txintxirri Ikastola)
- Urriak 14, 18:00etan El Hoyo filma eta ostean Galder Gaztelu-Urrutia zuzendariagaz  berriketaldia. (Arriola)
- Urriak 17, 20:30ean Izaki Gardenak (Txintxirri Ikastola)
- Urriak 18, 11:00etatik aurrera Ibilaldiaren agur ekitaldia (bertsoak, magia, musika eta dantza)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!