Udako denboraldian 19.462 erabiltzaile izan dituzte Elorrioko igerilekuek

Anboto 2020ko ira. 30a, 13:04

Hainbat segurtasun neurri hartuta ireki zituzten ekainaren 22an igerilekuak Elorrion. Irailaren 20ra arte egon dira zabalik. 

Elorrioko Udalak udako denboraldiaren "balantze positiboa" egin du. "Igerilekuak erabiltzeko eta segurtasuna bermatzeko egunero ezarri behar izan
diren mugak kontuan izanda, modu positiboan baloratzen ditugu Elizaldeko
igerileku irekien udako kanpainaren itxierako zifrak", adierazi dute ohar bidez udaleko kideek. 

Hala ere, aurtengo udan Covid-19ak eragina izan duela, eta abonatu kopurua %50 inguru murriztu dela azaldu dute. Hala ere, 1.169 abonatu izan direla eguneko 7.580 txartel saldu direla, eta, igerilekuek, guztira 19.462 sarrera izan dituztela jakitera eman dute. "“Ekain hasieran Elizalde zabaltzeko aukerarik izango ote genuen ere ez genekien. Gure eskuetan zegoen guztia egin gura genuen elorriarrentzat uda ahalik eta atseginena izan zedin”, aitortu du Dani Palacios ziengotziak.

Zailtasunak zailtasun azkenean elorriarrek modu seguru eta lasaian gozatu dutela igerilekuez esan dute udaletik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!