Aurrera darrai San Bizente-Zabaleta eremuko HAPOaren aldaketa puntualerako partaidetza prozesuak

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 29a, 09:30

Joan zen eguaztenean egin zuten lehenengo batzarra. Oraindik herritarrek beraien proposamenak aurkezteko aukera daukate. 

Elorrioko Udalak aurrera jarraitzen du San Bizente-Zabaleta eremuko HAPOaren aldaketa puntuala egiteko partaidetza prozesuarekin, EJEGren epaia betez. Joan zen eguaztenean herritarrekin batzarra egin zuten, eta bertaratu zirenei proektuari eta epaiaren edukiari buruzko xehetasun garrantzitsuak jakinarazi zizkieten. Horrez gain, ekarpenak jasotzeko partaidetza-prozesua ireki zuten, eta oraindik ere elorriarrek aukera daukate haz@elorrio.eus helbidera idatzita edo udaletxera bidalita beraien proposamenak aurkezteko. 

Idoia Buruaga alkatearen hitzetan, “epaia argia da. Eremu hori aukeratzeko eta diseinatzeko aukera asko ditugu. Guztion artean erabaki ahal izango dugu San Bizente-Zabaleta eremua etxebizitza eremu bat izatea gura dugun,  parkeak, bidegorriak, dotazio espazioak edo kirol-ekipamenduak gura ditugun, edo horien guztien konbinazioa nahi dugun, baina kontuan izan behar dugu hirigunearen, kirolguneen eta aisialdirako guneen ondoan dagoen eremu hau
ezin dela izan Pulla-Azkarreta industrialdearen alternatiba. Interes orokorrak interes partikularraren aurrean gailendu behar du, eta denak ez du balio".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!