[BIDEOA] ‘Herritxiki’ telebista-saioak barrez lehertarazi du Elorrioko frontoia

Anboto 2020ko ira. 24a, 20:47

Euskal Telebistako ‘Herri txiki, infernu handi’ saioa filmatu dute gaur Elorrioko frontoian. Zuhaitz Gurrutxagaren eta Mikel Pagadizabalen aldrebeskeriek barre-algaraka ipini dituzte elorriarrak. Xebastian Lizasoren bertsoak ez dira falta izan. 

Elorriarrak telebista-izarren pare ibili dira gaur. Gurrutxagak eta Pagadizabalek hainbat herritar ezagutu zituzten joan den martitzenean, eta horiei egindako elkarrizketak erakutsi dituzte jendaurrean. Barre, sendo. Eta, tira, malkoren bat edo beste eragiten duen istorio bat ere egon da. Spoilerrik ezin egin, beraz, urriaren 4ra arte itxaron beharko da behin-betiko emaitza ikusteko. Orduan emitituko dute ETB1 katean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!