Elorrioko Udalak bertan behera utzi ditu 2020ko Errebonbiloak

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 24a, 13:55

Urriko lehenengo domekan ospatu dituzte Elorrion Errebonbiloak.

Osasun arloko krisia dela eta, urriko lehenengo domekan, Elorrion ospatzen diren Errebonbiloak bertan behera uztea erabaki du Elorrioko Udalak. 

Horrez gain, Ferixa Nausikoak ospatu beharko liratekeen egunetan egin zuen bezala, arduraz jokatzeko eskatu du udalak, eta aurten, lehentasuna osasunak izan behar duela gogorarazi die herritarrei. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!