Eskola-materiala erosteko laguntzak eskatzeko epea zabalik, Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 24a, 09:03

Urriaren 23ra arte aukera egongo da eskola-materiala erosteko diru-laguntza eskatzeko. 

Elorrioko Udalak irakaskuntza arloan dabiltza familiei laguntzeko 5.000 euroko diru partida onartu du. Hori horrela, gaurtik urriaren 23ra arte Elorrion erroldatuta dauden familiek aukera izango dute diru-laguntza eskatzeko. Gehienez 150 euroko laguntza izango da. 

Besteak beste honako material hau erosteko gastuak lagunduko dira: testuliburuak, arkatzak, boligrafoak, koadernoak, artxibagailuak...

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!