San Bizente-Zabaleta eremuko HAPOaren inguruko tailerrean "herritarrak harrizko gonbidatuak" izango direla kritikatu du Podemosek

Anboto 2020ko ira. 23a, 09:49

Gaur arratsaldean, 18:30ean, egingo dute tailerra Arriola antzokian.

San Bizente-Zabaleta eremuko HAPOaren aldaketa puntualari buruzko tailer parte-hartzaile bat deitu du Elorrioko Udalak gaur arratsalderako. Elorrioko Podemoseko kideak baina kritiko agertu dira gobernu taldeko kideak gai honekin duten jarrerarekin. "Elorrioko Udalak San Bizente-Zabaleta eremuko HAPOaren inguruko tailerra deitu du, baina lurzoruaren erabilerak aurrez zehaztuta daude, portaera honek argi uzten du bizilagunak harrizko gonbidatu lez erabili nahi direla eta aldez aurretik gobernu taldeak erabakitakoa bedeinkatzea gura dutela", esan dute Podemoseko kideek. 

Oposizioko kideek azaldu dutenez, 2013an Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak San Bizente-Zabaletari buruzko erregulazio zuzenbidearen aurkakoa zela, eta lurzoru sektorizatu gabearen sailkapena baliogabetu zuen. "Ordutik gobernu taldeak ez dio jaramonik egin erabakiari, eta udala behartuta dago epai hori betearazten", jarraitu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!