San Bizente-Zabaleta eremuko HAPOaren aldaketaren inguruko tailer parte-hartzaile egingo dute Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 22a, 08:43

Elorrioko Udalak San Bizente-Zabaleta eremuko HAPOaren aldaketa puntualari buruzko tailer parte-hartzaile bat deitu udalak eguaztenerako. Ekitaldia 18:30ean izango da Arriola Antzokian. 

Udaletik jakitera eman dutenez, epai judizial bat betearazteko egin behar da Eleizaldeko kirol gunea eta Lince artean dauden lurzatiei buruzko aldaketa.

Tailerrean udalak proiektuaren ezaugarriak azalduko ditu eta herritarrek beraien ekarpenak aurkeztu ahalko dituzte. 

Bestalde, segurtasun neurriak bermatzeko edukiera mugatua egongo dela, eta ondorioz, interesa duten pertsonek euren bertaratzea baieztatu beharko dutela haz@elorrio.eus helbidera idatzita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!