Elorrioko Udalak Beldur Barik lehiaketan parte hartzera gonbidatu ditu herriko gazteak

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 21a, 10:23

Azaroaren 5era arte aukera dago ikus-entzunezkoak aurkezteko.

Gazteen artean parekidetasuna eta errespetua bultzatzeko sortu zen Beldur Barik izeneko lehiaketa, eta aurtengo edizioa martxan dago jadanik. Elorrioko Udalak 12 eta 26 urte arteko gazteei lehiaketan parte hartzeko gonbidapena luzatu die. 

Ohar bidez jakitera eman dutenez lanak ikus-entzunezko formatuan bakarrik aurkeztu daitezke. Gainera, hiru kategoria izango direla azaldu dute: 12 eta 13 urte artekoen kategoria, 14 eta 18 urte artekoena eta 19 eta 26 urte arteko gazteena. 

Ikastaroetan izena emateko deia
Bestalde, udaletik herritarrei gogorarazi diete oraindik ere aukera dagoela berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea bultzatzen duten ikastaroetan izena emateko. 

Hauek dira ikastaroak:
“Taller de alimentación consciente” ikastaroa
“Gestión emocional y meditación desde el feminismo” ikastaroa
 “Jendaurrean hitz egin!” ikastaroa
“Mecánica Básica” ikastaroa
“La igualdad, y ¿los hombres? tailerra
 “Beldur Barik” ikastaroaren XI. edizioa
 “Moio” liburuaren aurkezpena, Kattalin Miner

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!