23 urteko gazte bat atxilotu dute AHTaren obretako makina baten erreketagaz lotura izan dezakeelakoan

Jone Guenetxea 2020ko ira. 9a, 15:29

Joan zen domekan 1,4 milioi euroko balioa duen makina bat erre zutela AHTaren obretan dio Ertzaintzak. Gazteak ekintza horrekin lotura izan dezakeela gaineratu dute prentsa oharrean.

Ertzaintzak dioenez, joan zen domekan, 08:00 inguruan AHTko lanetan ziharduen makina bat sutan zegoela jakinarazi zieten. Agenteak bertara joan zirenean, sutea nahita eragindakoa izan zela ohartu zirela gaineratu dute. Ikerketa abiatuta, atzo arratsaldean 23 urteko gazte bat atxilotu zuten ekintza horregaz lotura izan dezakeelakoan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!