Iguria auzoan izan da sutea. AHTren lanak egiten ari dira inguru hartan, eta Segurtasun Sailak jakinarazi du makina zulatzaile batek su hartu duela gaur. 8:15ean jaso dute abisua. Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du sua zelan piztu den jakiteko. Hipotesi guztiak zabalik dituzte, eta ez dute balizko sabotaia bat baztertzen. Suhiltzaileek sua amatatu dute.