Bizkaiko Foru Aldundiak egoitzetan dauden koronabirus kasuak eguneratu ditu. Gaur azaldu duenez, 19 egoiliar daude Elorrioko egoitzan, koronabirusak jota. Ekintza sozialeko arduradunek diotenez, egoiliarrei etengabe egiten ari zaizkie PCR probak. Bi egunik behin eguneratzen dituzte datuak.
Bizkaian 155 egoitza-zentro daude, eta 10.748 egoiliar. Horietako 127ri atzeman zaie koronabirus gaixotasuna. 17 egoiliar ospitaleratuta daude. Positibo eman eta gero sendatu direnak, berriz, 1.699 dira. Foru Aldundiaren esanetan, Elorrioko gaixoak egoitzan bertan daude egunotan.