Kulturaz betetako udazkenaren aldeko apustua egin du Elorrioko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 4a, 15:02

Irailaren 6an hasiera emango diote 'Udazkeneko Kultur Zopa' ekimenari Elorrion. Hori horrela, azaroaren 7ra bitartean asteburuetan herritarrek zirku, antzerki, musika eta dantza ikuskizunekin gozatzeko aukera izango dute. 

Uda osoan Musikaire jaialdiaz gozatu ondoren, Elorrioko Udalak berretsi egin du kulturarekiko duen konpromisoa, eta 'Udazkeneko Kultur Zopa' ekimenari ekingo dio orain. Hasiera domekan, irailak 6, emango diote eta azaroaren 7ra arte iraungo du. Udaletik jakitera eman dutenez, ekitaldi guztiak doakoak izango dira, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna izan ezik.

EGITARAUA

IRAILAK 6, 22:00etan
'Psike' ikuskizuna - Markeliñe (Plaza ondoko parkingean)

IRAILAK 13, 19:00etan
Pirritx, Porrotx eta Marimotots - 'Bizi dantza' (Plaza ondoko parkingean)

IRAILAK 27, 18:30ean
'Soy Ellas' ikuskizuna - Rojo Telón zirko-teatro (Plaza ondoko parkingean)

URRIAK 3, 18:00etan
Arantza eta Pantxo (Aldatsekuan)

URRIAK 24, 18:00etan
'Festamentua' ikuskizuna - Tio Teronen semeak (Plaza ondoko parkingean)

AZAROAK 7, 20:00etan
Berriotxoa abesbatza (Sortzez Garbiaren Basilikan)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!