18-29 urteko elorriarrentzako Gazte Bonoak kanpaina jarriko du Udalak martxan urrian

Anboto 2020ko ira. 5a, 08:36

Hamar euroko bonoak banatuko dituzte hamabi euroko erosketak egiten dituzten gazteen artean. Bestalde, 5.000 euroko partida bideratuko du Elorrioko Udalak 2020/2021 ikasturterako eskolako materiala erosteko. 

Elorrio Biziberritzen planaren baitan kokatzen da Gazte Bono kanpaina. "Aurrera jarraitzen dugu ekainean hiru alderdiek gauzatu eta sinatu genuen Elorrio Biziberritzen planeko neurriekin eta proposamenekin" azaldu du Maria Herrero alkateordeak. Elorrioko saltoki txikietan eta jatetxeetan erabili ahalko dira. 

Bestalde, eskolako materiala erosteko laguntza urriaren 30era bitartean erabili ahalko da. Udalak 5.000 bideratuko ditu horretara; herritar bakoitzak, gehienez, 150 euroko laguntza jasoko du testuliburuak edota eskolarako bestelako materiala erosteko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!