Gazte elorriarrei 10 euroko bono bat bidaltzea adostu duela udalak eta neurri hori "garaiz kanpo" dagoela kritikatu du EAJk

Maialen Zuazubiskar 2020ko abu. 31a, 13:42

EAJk prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, gaur goizean Berdintasun eta Gizarte gaietarako batzordea batu da eta bertan EH Bilduren eta Herriaren Eskubidearen aldeko bozkagaz 18 eta 29 urte bitarteko gazteei 10 euroko bono bana banatzea erabaki dute.

"Egungo egoera pandemikoa dela eta, uste dugu ez dela garaia mahai baten inguruan egiten diren bilerak sustatzeko", adierazi dute jeltzaleek. Hori dela eta, gobernu taldeari kanpainaren oinarriak aldatu eta merktaritza-establezimenduetan soilik erabilgarri izatea eskatu diete. "Ekintza hau denboraz kanpo dagoela uste dugu, izan ere jende pilaketei oztopoak jarri behar zaizkie, ez zubiak", kritikatu du Mikel Arruabarrena EAJko bozeramaileak. 

Udaltzaingoaren plantila handitu
Bestalde, jeltzaleek udaltzaingoaren plantila handitzea proposatu du gaur goizeko batzarrean, eta lau udaltzain kontratzea. Oposizioko taldearen hitzetan, "kontratazio horiekin gauetako segurtasuna handitu ahal izango litzateke". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!