Elorrioko Udalak bat egin du bizikleta eta mugikortasuna bultzatzeko 30 egun bizikletan ekimenarekin

Maialen Zuazubiskar 2020ko abu. 31a, 09:21

Bizikleta eta mugikortasun aktiboa bultzatu asmoz Durangaldeko Amankomunazgoak sustatutako Cycle Friendly Employer Lurralde proiektuagaz bat egin du Elorrioko Udalak.

Hori dela eta, Elorrioko Udalak herritarrei erronka luzatu die irailean zehar modu jasangarrian mugi daitezen. Hori horrela, irailean egunero bizikletan joan-etorriak egiten dutenen eta hilabete osoan gutxienez 30 kilometro egiten dituztenen artean bizikleta elektriko bat zozkatuko du Elorrioko Udalak. 

Erronkan parte hartu gura dutenek bikefriendly app-a deskargatu eta erabiltzailea sortu beharko dute. Ondoren, aplikazioan Elorrioko taldea topatu eta harekin bat egin beharko dute. 

Bestalde, udalak jakinarazi du erakunde gisa ere parte hartuko dutela ekimenean eta udaleko langileen artean bizikleta erabiltzea sustatuko dutela. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!