12 positibo atzeman dituzte Elorrioko egoitzan

Maialen Zuazubiskar 2020ko abu. 20a, 13:33

12 positiboetatik 11 egoiliarrak dira, guztiak asintomatikoak, eta hamabigarrena egoitzako langile bat.

Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, foku berri bat detektatu dute. Foku hau Durangaldean dago, Elorrioko egoitzan. Ohar bidez azaldu dutenez, zentroko langile batek positibo eman ostean, egoitza osoan probak egin zituzten, eta 11ka egoiliarrek positibo eman dute PCR proban. Positibo eman duten egoiliar horiek gaur Birjinetxeko Unitate Soziosanitariora eramango dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!