Bertan behera utzi dute urriaren 18an Elorrion ospatzekoa zen Ibilaldia

Maialen Zuazubiskar 2020ko abu. 19a, 16:29
Artxiboko irudia

Koldo Tellitu Ikastolen elkarteko lehendakariak jakitera eman duenez, aurten Ikastolen jai guztiak bertan behera uztea erabaki dute, tartean Elorrion egitekoa zen Ibilaldia. 

Covid-19aren krisiaren ondorioz, Elorrion maiatzaren 31n egitekoa zen Ibilaldia urriaren 18ra atzeratu zuten hasiera batean. Gaur berriz, bertan behera utzi behar izan dutela jakitera eman dute Ikastolen elkarteko kideek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!