Sabiñanigon oporretan zegoen bere familiarekin. Ezkonduta zegoen eta seme eta alaba banaren aita zen.
Mugikak 47 urte zituen eta hamarkada bat zeraman Elorrioko Udalean. Ana Otadui alkate izan zeneko legegintzaldian sartu zen udalean (2011-15) eta alkateorde kargua izan zuen. Etapa horren ostean, oposizioan ibili zen eta birritan aurkeztu zen alkategai. EAJren bozeramailea izan zen udalean orain hilabete batzuk arte.