Kamioi baten erremolkea irauli ostean ordu batzuetan itxita egon da Kanpazar mendateko errei bat

Anboto 2020ko abu. 12a, 17:32

Gaur 12:30 inguruan kamioi baten erremolkea irauli egin da N-634 errepidean, Elorriotik Kanpazar mendatera artean. 

Ondorioz errei bat itxita egon da ordu batzuetan eta Ertzaintzak errei bakarretik bideratu du trafikoa, txandaka. Garabiak dagoeneko erretiratu du erremolkea eta 17:00 ingurutik errei biak irekita daude, Ertzaintzako iturrien arabera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!