Katuei jaten emateko txabola bat apurtu dutela salatu du Elorrixoko Kale Katuak elkarteak

Anboto 2020ko uzt. 31a, 18:16

Udalaren baimenagaz elkarte honek katuen koloniak kudeatzen ditu. Katuei jaten emateko lau puntu dituzte Elorrion.

Elorrixoko Kale Katuak elkarteko kideek salatu dutenez, Elorrioko Ibaiondo kalean katuei jaten emateko jarri duten txabola apurtu dute. Herrian lau puntutan katuei jaten ematen diete, koloniak kontrolatu eta zaintzeko.

Katuen koloniak kontrol barik hazten joan diren heinean, elkarbizitza arazoak sortu izan dira Elorrion, eta  arazo horiek konpontzeko, elkarteak eta udalak elkarlanean ekimenak martxan ipini dituzte. Horietako bat, katuei jaten emateko leku hauek jartzea izan da. Txabola hauek elkarteak kudeatzen ditu. Txartel baten bidez baimenduriko elkarteko kideek bakarrik ematen diete jaten katuei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!