Udalaren baimenagaz 'Elorrixoko katuak' elkarteak kudeatuko ditu katuen koloniak

Maialen Zuazubiskar 2020ko uzt. 15a, 09:42

Herrian dauden katuen koloniak kontrolatu, elkarbizitza ahalbidetu eta gai hau "arduraz kudeatzeko˝, Elorrioko Udalak martxan ipini du katuak harrapatu, antzutu eta askatzeko kanpaina, Elorrixoko Katuak elkartearekin batera.

Udaletik jakinarazi dutenez, katuen koloniak kontrol barik hazten joan diren heinean, elkarbizitza arazoak sortu dira, eta asmoa arazo horiek konpontzea da .Angel Presa, Elorrixoko Katuak elkartearen idazkariak azaldu duenez, “kanpaina honekin auzokoekiko elkarbizitza hobetu nahi da, zikinkeria eta kiratsa saihestu eta kalean katurik ez ikustea lortu gura da. Bide batez, katuak osasuntsuago egotea ere bai”.

Horrez gain, katuei jaten emateko lau puntu egokitu ditu udalak. Puntu horietan jarri dituzten txaboletan jaten emango zaie, eta katuak bertan daudela baliatuz, harrapatu eta albaitariarengana eramango dituzte. Katuei jaten soilik, txartel baten bidez baimenduriko elkarteko kideek bakarrik eman ahalko diote. Bestalde, puntu horietatik kanpo katuei jaten ematen dietenei (nahiz eta baimena izan), eta baimenik gabe jaten ematen dietenei isunak jarriko dizkiete. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!