Durangoko institutuan egin dituzte batxilergo ikasketak. Loitik Artearen historiari lotutako ikasketak egin gura ditu; Orbegozok, Energia berriztagarriei lotutako ingeniaritza ikasketak.
Lur Loitik (Elorrio, 2002) eta Andoni Orbegozok (Elorrio, 2002) atzo bukatu zuten selektibitate proba. Ezohiko azterketa izan da haiena. Ikasketa egutegiak aldrebestu zitzaizkien martxotik aurrera, eta, babes-neurriekin egin behar izan dituzte azterketak. Gaurkoa dute haien lehen opor eguna. Hartu dute arnasa, eta haiekin egon gara.
Durangoko institutuan egin dituzte batxilergo ikasketak. Loitik Artearen historiari lotutako ikasketak egin gura ditu; Orbegozok, Energia berriztagarriei lotutako ingeniaritza ikasketak.