Egoera sozioekonomiko txarrean eta eskolako jantokirik barik dauden familiak diruz lagunduko ditu Elorrioko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko uzt. 2a, 10:12

Ikastetxeetako jantokia erabiltzerik ez duten familientzako premiazko diru-laguntza zabaldu du Elorrioko Udalak. Interesatuek uztailaren 14ra arte eskatu ditzazkete laguntzak. Eskabidea www.elorrio.eus webgunearen bitartez egin behar da. Tramitea egiterako orduan laguntzarik behar izanez gero, Herritarren Arretarako Zerbitzura dei daiteke. 

Eskola-zerbitzua erabiltzen duten eta gaur egun, COVID-19aren ondorioz, erabiltzerik ez duten eta egoera sozioekonomiko txarrean dauden familiei diru-laguntzak emateko premiazko deialdia egin du Elorrioko Udalak. Hori horrela, familia-unitate bakoitzari 90 euroko diru-laguntza emango zaiela, eskolatutako seme-alaba bakoitzeko, jakitera eman dute.

Hau ez da arlo horretan udalak hartu duen neurri bakarra. Larrialdi egoeraren hasieran, esaterako, udalak egoera zaurgarrian egon zitezkeen familiei, elikagai-loteak banatu zizkien. Udaletik jakitera eman dutenez, laguntzaren helburua osasun-krisiaren aldi horretan adingabe horien elikadura egokia bermatzea, premia biziko elikagaiak erosita.

Onuradunak
Bestalde, udaletik jakitera eman dute ondorengo pertsonak dira onuraduna. Elorrioko udal-mugarteko ikastetxeetan eskolatutako seme-alabak dituzten familiak, diru sarrerak bermatzeko errenta, gizarte-larrialdietarako laguntzak edo Elorrioko Udalaren antzeko beste laguntza batzuk jasotzen dituztenak, baldin eta 2020ko martxoaren 1a baino lehen udalerri horretan erroldatuta badaude eta 2019-2020 ikasturtean, Eusko Jaurlaritzaren aldetik, dagokion eskola-jantokirako bekaren diru-sarrera jaso ez badute; eta aurreko laguntzak ez jaso arren, horretarako baldintzak betetzen dituztenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!