Ur-hornidura etengo dute Elorrion, bihar, gauean

Aitziber Basauri 2020ko ekainaren 29a

Ur hornikuntza sarearen hobetze lanen eraginez etengo da ur hornidura herri osoan, bihar, ekainaren 30ean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak jakitera eman duenez. Gaueko 22:00etatik goizaldeko 05:00ak bitartean ez da urik egongo.

Zalantzak argitzeko Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin jarri daiteke harremanetan, 94
487 31 87 telefono-zenbakira deituta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!