Gaurtik aurrera Eleizaldeko igerilekuko txirristak erabili daitezke

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 24a, 12:09

Elorrioko Udalak sare sozialetan jakitera eman duenez, gaurtik aurrera Eleizaldeko igerilekuko txirristak erabili daitezke. 

Astelehenean, hainbat segurtasun neurri hartuta, ireki zituzten Elorrioko igerilekuak, bai Eleizaldekoak baita kiroldegikoak ere.  Horietako bat, Eleizaldeko txirristak ezin zirela erabili zen. Hala ere, gaur goizean udalak sare-sozialetan jakitera eman duenez, gaurtik aurrera txirristak erabili ahal izango direla. "Osasun agintarien azken irizpideak kontuan hartuta, gaurtik aurrera Elizaldeko igerilekuetako txirristak erabili ahal izango dira", azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!