Eixu elkarteak antolatzen duen azokaren laugarren edizioa egingo dute aurten. Urarka kalean egingo duten azokan 23 sortzailek parte hartuko dute. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, karpatik karpara 3 metroko segurtasun tartea egongo da, eta gainera saltzaileek maskarak erabiliko dituzte. Horrez gain, postu bakoitzean eskuak garbitzeko hidrogela egongo da.
Azokaz gain, Itziar Gamero Elorrioko ipuinkontalariaren saioaz gozatzeko aukera ere egongo da. Bi saio eskainiko ditu Gamerok. Lehenengoa 11:00etan izango da, eta bigarrena 12:30ean.